lunes, 21 de febrero de 2011

Gu gara

“Web 2.0_ The Machina is us” bideoa gizakiaren inteligentzia eta sorkuntzaren apologia bat da. Mezua hau da: web 2.0ren ondorioz, mundu osoaren arteko interakzio sozial erraldoi bati eman zaio hasiera. Orain ez da ordenagailu bat, ez da web bat aportazioak egiten dituena edo ideiak ematen dituena, orain makina gu gara.

Bideoak sekulako garantiza ematen dio XMLri. Lehenengo webak HTML bitartez idatzi ziren. Zein da bien arteko ezberdintasuna? HTMLek, garrantzia estrukturari ematen zion bitartean, XMLk edukiari ematen dio. Horrela gaur egun, formatoa eta edukia beti doaz batera, informazio mundu berri bat zabalduz.

Bideoa oso era enigmatikoan amaitzen da. Gauza asko berpentsatu beharko ditugula esaten du. Nire ustez, web 2.0k gizartean ekarriko dituen aldaketa sakonei buruzko erreferentzia bat da. Izan ere, internetek bere bizitza laburrean egin dituen aurrerapenak ikusita, argi dago, gure bizitzak zeharo aldatzeko gai dela eta ondorioz gure munduaren ikuspuntua aldatuko dela erabat.

1 comentario: