lunes, 11 de abril de 2011

Eten digitala, bizitza etena

Autoreak argi uzten du hasieratik beti izan direla eten digitalak, hau da, zenbait kolektibo izan direla haien ezaugarriengatik (adina, egoera ekonomikoa edo kultur ikuspena) teknologia batzuetara hurbildu ezin izan dutenak bai kontsumitzaile bezala edo ekoizle bezala.
Mito batzuk planteatzen ditu hitzaldi batean, horietatik hauek deitu dute nire arreta:
- Hezkuntza/formakuntza denentzako
- Adierazpen askatasuna eta denen parte hartze berdina
- Edukietara mugagabeko sarrerak eta informazioaren handipena
- Interaktibitatearena
- Teknologia hezkuntza arazo guztiak konponduko duen miraria
Hauetariko batzuk eten digitalarekin erlazionatzen dira zuzenki. Errealitatea da mundu osoa ez dagoela Internetera konektatuta ezta denbora ertain batean konektatzeko aukerarik izango. Hori dela eta, bere erabilpenarekin demokratizazio bat hobetu beharrean pertsonen bazterpena egiten ari da, haien egoera ekonomikoagatik edo bizi diren tokiagatik erreminta berri hauetara heldu ezin daitezkeena.
Baina zer da eten digitala? Sarera hurbiltzea posiblea duten edo ez duten pertsonen, erakunde, gizarte edo herrialdeen arteko sorturiko ezberdintasuna da. Pertsona hauek sareak eskaintzen dituen komunikazio, formakuntza, ekonomia garatzeko aukeretatik baztertuak izanik. Arriskua bazterpen hau teknologikoa soilik izan beharrean bazterpen sozial eta pertsonal batean bihurtzen ari da. Eten digitalak daudela uste du ez ekonomikoa bakarrik, jarraian aipatzen dira esanguratsuagoak ikusi ditudanak, bakoitza azalpen txiki batekin.
Barne eten digitala
Arazoak ez dira teknologikoak bakarrik baizik eta kutsu soziala dutela, era honetan herrialde berean ere eten digitala ematen dela ikusten dugu; erakunde ezberdinen eta pertsona ezberdinen artekoa. IKT-k erabiltzeko edo elkarreraginak izateko gai ez den pertsona bat alfabetizazio digitala bezala deitu izan da; hau da, lotura asko izan daitezke baina ez dira gai izango IKT-k eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko. Alfabetizazio hau pertsona trebeak sortzea erraztu behar du hiru alderdietan behintzat: teknologiak maneiatu, nortasun positiboa izatea haiekiko eta erabileraren beharra ebaluatzen jakitea. Kontuan izan behar dugu Internet-en informazio askorekin egiten dugu topo eta egokitzapen kognitiboa behar dela erabiltzailearen aldetik.
Hizkuntza eten digitala
Ingelera sarea menperatzen du, horregatik, eguneratuenak dauden lekuak eta zientifikoki interesgarriena dena hizkuntza horretan aurkitzen dira.

Belaunaldiko eten digitala
Gazteenak gizarte teknologien kontsumitzailerik handienak dira, nagusiak beraien aldetik teknologia industria-ondoko teknologien kontsumitzaileak dira, hau da, audiobisualak eta inprimakiak. Eten mota hau hezkuntzan eragin zuzena izango du. Ikasleak haien irakasleak baino zibergizarteko komunikazio teknologien ezagupen gehiago izaten dutelako.
Generoagatik sorturiko eten digitala
Emakumeak jasaten duten bazterpen soziala gure kulturan teknologia berrietara hurbiltzeko aukerak murrizten ditu. Orokorrean gizonezkoak IKT gehiago kontsumitzen dituzte. Emakumezkoen artean honako hau da perfil orokorra: 30 urte ingurukoak, ezkonduak eta ikasketa handikoak. Gehienak informatzen da eta osasunaren aldetiko erabakiak hartzen ditu webean, 9 ordu astero daude sarean beraien etxeetatik.
Ezaugarri fisiko edo psikologikoengatik sorturiko eten digitala
Denontzako eskolen inguruan hitz egiten dugu, baina errealitatea beste bat da: eskoletan dauden IKT-ak ez dira denontzako nahiz eta azken urteotan aurrerapenak egin izanak egokitzeko behar fisiko eta psikologikoetara. Kasu hauetan etenak beste ondorio bat dauka eta pertsona hauek haien ezaugarri fisiko zein psikologikoengatik jasaten duten bereizketa teknologiak eragiten duena gehitzen zaie.
Zer egin daiteke hezkuntza mundutik? Eten digital mota guztiak egoera sozialekin erlazionaturik daudela konturatu behar dira eta pertsonak hurbiltzeko aukera izatea bermatzen dituzten neurriak hartuz. Irakaslegoaren formakuntza ere garrantzitsua da, IKT-kin duten erlazioaren araberakoa izango baita haien jakintza maila arlo honetan.
Laburbilduz, gizartean kontzientzia zibil bat sortu beharra dago eten digital ezberdinen artean dauden oztopoak apurtzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario